Pentsiodunak beste astelehen batez elkarretaratu dira udaletxe aurrean

Baleike 2018ko mai. 7a, 13:29
Argazkia: Martin Rodriguez

Espainiko Gobernuko agintari batzuk ez bezala, pentsiodunak ez daude txantxetarako, ez eta beraien borrokarekin amaitzeko ere. Hala erakutsi dute beste behin ere, beste astelehen batez, udaletxe aurretan elkarretaratuta. Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratu dira gaur ere Zumaiako pentsiodunak Jubilazio duina denontzat pankarta eskutan dutela.