Santelmoak18

Martijak jokatuko du bihar Aitzurin Rezustaren ordez

Baleike 2018ko api. 8a, 21:19
Jose Javier Zabaleta. Argazkia: Aspepelota.eus

San Telmo jaien baitan bihar jokatuko den pilota jaialdian aldaketa bat izango da: gaur binakako finala jokatu duen Rezusta ez da bihar Zumaian izango, eta haren ordez Martijak jokatuko du Altunarekin batera. Aurrean Irribarria eta Zabaleta izango dituzte. Bikoteak ere aldatu egin dituzte.

Jaialdia 17:00etan hasiko da Aitzuri frontoian. Lehen partidan Dario-Martinez eta Elordi-Irusta bikoteak neurtuko dira. Jarraian, estelarra jokatuko da, eta amaitzeko banakako partida jokatuko  dute Mendizabal III.ak eta Jakak.