2018ko santelmoak ezinhobeak!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018-04-17 09:58   Gizartea

2018ko santelmoak ezinhobeak!

Zumaiarren zein herriko elkarte eta eragileen parte hartze aktiboa nabarmendu ditu Udalak eta eskerrak ematen dizkie guztiei jai giro aparta sortu eta festez gozatu izanagatik.

Antxonen azken bandera jaitsiera

Baleike 2018-04-16 20:25   Gizartea

Antxonen azken  bandera jaitsiera

“Gauerdian Bandera jaistea eta santelmoei agurra», zioen herenegun amaitu ziren San Telmo jaien egitarauak. Urteen poderioz gorpuzten joan den ekitaldia da jaitsierarena, eta jendetza erakarri izan du azken urteotan. Askok jakingo ez dutena da ohikoa bihurtu zaigun bajada modu inprobisatu batean hasi zela 1980ko hamarkadan.

ARGAZKIAK: Santelmoen bi asteburuek emandakoaren laburpena argazkitan

Baleike 2018-04-16 17:58   Kultura

Urdin koloreko alkandorak leiho eta balkoietan esekita daude jada. Seinale amaitu direla San Telmo jaiak aurtengoari dagokionez. Eguraldiak une batzutan huts egin badu ere, festa giroa izan da nagusi bi asteburu hauetan. Hemen dituzue Peio Romatetek ateratako argazki batzuk. 

»» Ikusi argazki guztiak (147)

San Juanek eta Zarautzek irabazi dituzte trainerillen estropadak

Baleike 2018-04-16 14:19   Kirola

San Juanek eta Zarautzek irabazi dituzte trainerillen estropadak

Trainerillen San Telmo sariak jokatu ziren atzo Urolaren itsasadarrean: emakumezkoetan bosgarren bandera jokatu zen, eta gizonezkoetan 34.a.

Jose Manuel Martin, 'Estay' zaldiarekin, Itzurunen irabazle

Baleike 2018-04-16 10:41   Kirola

Zaldi lasterketak ospatu ziren atzo Itzurun hondartzan, San Telmo jaien repetizioetan. Ohikoa den bezala, jendetza hurreratu zen Motxanekua elkarteak antolatutako ekitaldia ikustera. 

»» Ikusi argazki guztiak (56)

ARGAZKIAK eta BIDEOA: Getariarrek irabazi dute aurtengo Bertsotan Jai bertso afaria

Baleike 2018-04-16 08:56   Kultura

Santelmoetan lehen asteburuan bertso saio aparta izan zen Aita Mari zinean. Repetizioen hasieran, berriz, Bertsotan jai bertso afaria egin zen Beheko Plaza jatetxean. 60 bat lagun elkartu ziren bertan eta afalostean Getariako, Oikiako eta Zumaiako bertsolarien saioak jarraitzeko aukera izan zituzten. Getariarrak izan ziren oraingoan nagusi. 

»» Ikusi argazki guztiak (10)

BIDEOA: Banderaren jaitsierarekin amaitu dira aurtengo santelmoak

Baleike 2018-04-16 00:57   Gizartea

Oraindik izango da goizaldeko ordu txikiak arte festa giroarekin jarraituko duena, baina, berez, gauerdian egindako banderaren jaitsierarekin amaitu dira aurtengo santelmoak. Gaurkoa izan da, gainera, Antxon Segurolaren azken jaitsiera, merezitako erretiroa hartuko baitu. Hemen duzue jaitsieraren unea bideoan. 

Argazkiak: Bertsio Gaua 2018

Baleike 2018-04-15 16:01   Kultura

Hemen dauzkazue Peio Romatetek Bertsio Gauean ateratako hainbat argazki.

»» Ikusi argazki guztiak (77)

BIDEOAK: Marliken eta Blowing Soulen kontzertuak Erribera kaleko horman

Baleike 2018-04-15 10:57   Kultura

Kalea Guztiona Dak antolatuta, atzo arratsaldean herriko bi talderen kontzertua izan zen Erribera kalean, Euskal Herri mailan jada ezaguna den hormaren aurrean. Marlikek bluesa eta rocka uztartu zituen; Blowing Soulek, berriz, soula eta funka. Hemen duzue talde bakoitzaren bideo bana.

BIDEOA: "Salid chicas al balcón..."

Baleike 2018-04-15 09:54   Kultura

Itxas-Gain elkarteak bere 50. urteurrena betetzen duela eta, ospakizun honetarako espresuki sortutako txarangak diana eskaini du gaur goizean. Lotan zeudenak esnatu ditu, baita oraindik oheratu ez direnak biziberritu ere. Eguerdian beste saio bat eskainiko du. Hemen duzue alde zaharrean grabatutako bideo labur bat.