Santelmoak18

BIDEOA: Trikitilariak aritu dira igande goiza alaitzen

Baleike 2018ko api. 8a, 15:37

Atzo txistulariak izan diren goizari musika jarri ziotenak; gaur trikitixa doinuak izan ditugu igande goizeko lehen orduetan. Tabernetan izan dira trikitilariak alaitasuna jartzen, baita herriko beste lekuetan ere. 

Jagoba Uranga eta Maddalen Arzallus tabernaz taberna, kalez kale, aritu dira trikitixa doinuekin; Julian Azkune eta Edu Aristi, berriz, kalean ibiltzeaz gain, San Juan egoitzara ere igo dira, santelmoetako festa giroa eramatera.