Santelmoak18

BIDEOA: Txistularien San Telmo jaietako kalejira

Baleike 2018ko api. 7a, 11:29

Ohikoa den bezala, Udal Txistulari Bandako lagunek San Telmo jaietako kalejira egin dute. Ubillos jauregitik abiatuta, kalez kale eraman dute txistuaren doinua.

Festa hauetan txistulariek izango dituzten ekitaldietatik lehena izan da hau. Gaur, 13:00etan, euskal dantzen erakustaldiari musika jarriko diote, eta bihar arratsaldean Erraldoi eta buruhandien kalejiran ere izango dira.