Santelmoak18

BIDEOA: Jon Maiaren agurra 'Kanta'-ri

Baleike 2018ko api. 7a, 11:10

Hauxe duzue Jon Maiak Joxemari Azkue Kanta-ri santelmoetako bertso saioko amaierako agurrean kantatutako bertsoa.

Gozatu egin zuten atzo bertsozaleek santelmoetako bertso saioarekin. Herrian puri-purian dauden gaiak jarri zizkien Unai Manterolak oholtzan bildutako sei bertsolariei (Miren Artetxe, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aimar Karrika, Maialen Lujanbio eta Jon Maia); hala nola, Erribera kaleko horma, turismoa, hondakinak... Txantxarako tartea ere izan zen eta, nola ez, duela gutxi joandako lagun bat gogoratzeko ere bai.  Segidan dauzkazue aukeratu ditugun beste hiru bertsoaldi: Erriberako hormaren ingurukoa, Egañak Lazkao Txikiri kantatutakoak, eta Jon Maia eta Maialen Lujanbioren artekoak.