Santelmoak18

Zer eguraldi egingo du santelmoetan?

Baleike 2018ko api. 6a, 17:28

Gaurko giro eguzkitsurik ez da izango, euria egingo du, baina gaurko aurreikuspena ez da hain beltza ere. Hemen Joseba Egaña meteorologoak kontatu diguna.

Larunbatean, goiz partean egin dezake pixka bat, eta agian eguerdian, baina gutxi edoizen kasutan. Euri gehien larunbat arratsaldetik igande goizaldera botako du. Igandean, goizaldean egingo du, baina gero  egun lasaia geldituko da eta, ziurrenik, bi danborradetan ez  du euririk egingo. Asteleheneko aurreikuspenari dagokionez, oraindik ez dago oso garbi. Oraingoz, badirudi goizean ez duela euririk egingo eta prozesioa libratuko dela, baina arratsalderako bueltatuko dira tantak. Tenperaturari dagokionez, hoztu egingo du eta 15 graduren bueltan ibiliko dira altuenak.