Santelmoak18

Haur danborradaren inguruko argazki lehiaketa antolatu du Jakintza Berrik

Baleike 2018ko api. 6a, 14:58

Santelmoetako haurren danborrada antolatzen duen Jakintza Berri elkarteak danborrada honen inguruko VII. argazki lehiaketa antolatu du. Apirilaren 8tik 15era bitartean izango da lanak aurkezteko epea. 

Lehiaketako oinarriak hauek dira:

  1. Mezu bakoitzean argazki bana bidaliko da.
  2. Gehienez hiru argazki aurkeztuko dira egileko.
  3. Argazkiek izenburua izango dute.
  4. Egilearen izen-abizenak, adina eta telefono zenbakiak jarriko dira mezuetan.

Argazkiak jakintzaberri@hotmail.com helbidera bidaliko dira. Saria garaikurra eta bi lagunentzako afaria izango da.