Santelmoak18

Gaur arratsaldean jarriko dira salgai San Telmo eguneko pilota jaialdiko sarrerak

Baleike 2018ko api. 4a, 09:26

Datorren astelehenean, apirilaren 9an, San Telmo eguna ospatuko da eta horrekin batera arratsaldean pilota jaialdia izango da Aitzuri pilotalekuan. Sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai, 18:00etatik 20:00etara, frontoiko leihatilan. Bihartik aurrera erreserbak egiteko aukera izango da 661 25 90 09 telefonora deituta.

San Telmo eguneko pilota jaialdia 17:00etan hasiko da eta guztira hiru partida jokatuko dira: Dario-Martinez eta Elordi-Irustarena lehena, Altuna-Zabaleta eta Iribarria-Rezustarena bigarrena eta Mendizabal III eta Jakarena hirugarrena. Azken hori banakako txapelketako aurre kanporaketako partidua izango da.

Sarrerak gaur arratsaldean jarriko dira salgai 25 euroan, Aitzurin, 18:00etatik 20:00etara. Aurre salmentaren ondoren telefono bidez (661 25 90 09) eta egunean bertan leihatilan bertan ere eskuratu ahal izango dira.