Hainbat edukiontzi erre dituzte Txomin Agirren eta Maria eta Jose ikastetxean

Baleike 2018ko api. 3a, 08:33
Caixa pareko edukiontziak sutan.

Pulpo elkartearen pareko eta Caixa aurreko zazpi edukiontzi erre dituzte, eta Maria eta Jose ikastetxe barruko beste bi. Kotxe batek kalteak izan ditu.

Pulpo aurreko edukiontziak sutan.

Goizeko 5:45 inguruan ohartu dira zenbait herritar Pulpo aurreko edukiontziak erretzen ari zirela. Aldi berean, Caixaren aurrean dauden edukiontziak ere sutan zeuden, eta trafikoa moztu egin behar izan dute Txomin Agirre kaian, Erribea kaletik desbideratuz.

Caixaren gainean bizi diren bizilagunak etxetik aterarazi dituzte, sua zabaltzeko arriskua zegoelako hego haize zakarraren ondorioz. Su-hiltzaileek lortu dute sua itzaltzea, baina aipatutako bi guneetan edukiontzi bakarra libratu da, besteak erabat kiskalita gelditu dira. Gainera, farola bat erre da eta kotxe batek kalteak izan ditu aurrealdean.

Horrez gain, udaltzainek beste bi edukiontzi aurkitu dituzte erreta Maria eta Jose ikastetxearen barrualdean, goizero moduan ateak irekitzera joan direnean.