Udal langile batzuek bat egin dute lanuzteen deialdiarekin

Baleike 2018ko ots. 28a, 16:31

Udal langile batzuek bat egin dute, beste eragile batzuen artean, ELA eta LAB sindikatuek egindako lanuzteen deialdiarekin. Goizeko 11:00etatik 15:00etara eta 15:00-19:00 bitartean egingo dira lanuzteak. Eguerdian, Erribera kalean, magnolio aurrean elkarretaratu dira langile hauetako batzuk. 

Udal eta Foru administrazioetan suntsitutako enplegu publikoa berreskuratu eta egonkortzeko, negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratzeko eta galdutako eskubideak eta eros ahalmena berreskuratu eta hitzarmenak betearazteko eskatzen dute lanuzte hauekin.