Gorriz jantzi du Aristik Angolako auzo bat

baleike 2018ko ots. 6a, 19:18

Angolako hiriburua den Luandatik 45 kilometrotara aurkitzen den altzairu fabrika batean egiten du lan Joakin Aristi duela ia bi urtetik hona. Urtarrilean, Zumaian oporretan zegoela, bizilekutik gertu duen auzoa gorriz janzteko kanpaina abiatu zuen Jexux Eizagirrerekin batera.

Konpromisoa bete du Joakin Aristik, eta hemen daude Zumaiako Telmo Deun taldeko kamisetak jantzita Aristi bera bizi den gertuko auzoko biztanleak. Itsulapikoak oraindik tabernetan daude, eta Eizagirrek jakinarazi digunez, Inauteri ostean jasoko dituzte.