2018/01/14 12:00etan eta 16:30ean

Antzerkia

Alizia lurralde miresgarrian

Alizia lurralde miresgarrian
Aita Mari aretoa, Zumaia

GLU GLUren antzerkirako moldaketa
Iraupena: 59′. Adin gomendatua: 3-9 urte
Urtarrilaren 14an, igandean, 12:00etan eta 16:30ean, Aita Mari zinean.
Sarrera: 4€ Turismo bulegoan.

Lewis Carrollen Alizia lurralde miresgarrian ipuinaren haur antzerkirako moldaketa aurkeztuko du Glu Gluk. Ipuin klasikotik abiatuta gaur egungo haurrei zuzenduta, ikastearen edertasunaz eta beharraz arituko da antzezlana. Kantu, dantza eta antzerkiarekin Alizia neska gazteak hainbat pertsonaia xelebre eta dibertigarri ezagutuko ditu. Haiei esker onartuko du, eskolan erakusten dioten bezala, matematika, ingurugiroa, elikadura eta hizkuntzak ikasteak sekulako onurak ematen dizkigula. Eta, gainera, dibertigarria ere bada.