2017/12/28 19:30ean

Antzerkia

Erradikalak gara

Erradikalak gara
Torreberri, Zumaia
Bertsoak eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia eskainiko dute, abenduaren 28an, 19:30ean, Torreberri gaztetxean. Sarrerak 3 euroan izango dira eta han bertan erosi ahalko dira.
Partaideak: Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria). "Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. "Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.