Espainiako txakurkros txapelketa irabazi du Kimetz Etxabek

Baleike 2017ko abe. 4a, 13:38

Pasa den asteburuan Polonian Munduko txapelketa irabazi ondoren, asteburu honetan Espainiako txakurkros txapelketa irabazi du Kimetz Etxabe zumaiarrak. Valladoliden jokatutako txapelketan urrezko domina lortu du zumaiarrak.

Munduko txapelketara eraman zuen Pegasso txakurra asteburu honetan Pedro Etxeberriak eraman du eta, haren ordez, Destro txakurrarekin egin du korrika Kimetzek. Azkarrenak izan dira Luis Gilera kataluniarra eta Arkaitz Vicente tolosarraren aurretik. 

Pedro Etxeberriak beteranoen mailan korritu du, Pegasso txakurrarekin, eta brontzezko domina eskuratu du. Hirugarren izan da Pedro, Alejandro Gomez eta Jose Felipe Larrazabalen atzetik. 

Beste bi zumaiarrek ere parte hartu dute Espainiako txapelketan. Senior mailan, gizonezkoetan, Mikel Etxeberria eta Duke txakurra 18. izan dira. Beteranoetan, emakumezkoetan, Sonia Albarez bosgarren izan da Yukon txakurrarekin.