Jon Maiak Bob Marleyren abesti bat bertso doinu bihurtu zuen

Baleike 2017ko aza. 15a, 15:00
Argazkia: EITB.

Duela hiru astetik hona, ETB1en Aulki jokoa saioa izaten da 22:30etatik aurrera. Bertan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren informazioa ematen da. Herenegungo saioan, Jon Maia agertu zen, Bob Marleyren Redemption song abestia bertso doinu nola bihurtu zuen azaltzen.

Bob Marleyren Redemption song abestia, duela urte batzuk ekarri zuen bertso mundura Jon Maiak. Azpeitiko Gaztetxean egin zuen estreinua, eta harrezkero, bertsolariek askotan erabili izan dute. Maiak telebista programan kontatu zuenez, “kotxean nindoala Gaztetxera, irratian zaping egiten agertu zen kantu hori. Hasi nintzen entzuten eta tarareatzen, eta pentsatu nuen: ‘Kontxo, hau igual ekar liteke bertso moldera’. Jolasten hasi nintzen kotxean, ez nuen denbora askorik, ze Zumaiatik Azpeitira 20 minutuan sartzen zara. Hasi nintzen jolasten pixka bat, eta pentsatu nuen ‘Gaur hau Gaztetxean… gaur bertan aterako dut”.

Esteka honetan duzue bideoa ikusgai.