[ZOZKETA] Errigorako bi saski zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2017ko aza. 10a, 12:06

Errigora ekimenak emandako bi saski zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Beltz koloreko bi saski izango dira. Olioa, pikillo saltsa, esparragoak, alkatxofak eta beste hainbat kutixiz osatutako saskiak dira. 

Zozketa hau Baleikeko bazkideentzat da. Parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Zozketan parte hartzeko azken eguna astearte eguerdia izango da. Hartu parte eta zorte on!