Errigorako produktuak eskatzeko azken egunak

Baleike 2017ko aza. 10a, 11:50

Errigorako saskiak eskatzeko azken egunetan gaude. Datorren asteartean, hilaren 14ean, amaituko da eskaerak egiteko epea. Bi aukera daude, Errigoraren webgunean edo Inpernupen. 

Errigorak proiektu berean biltzen ditu honakoak: batetik, Nafarroa hegoaldeko nekazariak eta gertuko ekoizleak; bestetik, nafar erriberako euskalgintza (AEK, Ikastolak, ...); eta, azkenik, Euskal Herri guztiko jatun kutixizaleak eta herritar arduratsuak.

Errigorako produktuak jaso nahi dituztenek bi kaxa izango dituzte aukeran: kaxa beltza eta kaxa zuria. Bakoitzak bere barnean produktu-sorta ezberdina izango du (kontserbak, olioa, gailetak, pasta,...). Beti ere, Nafarroako Erriberako produkturik onenak biltzen dituzte, kalitatezko kutixiak.

Udazkeneko kanpainan, erosketen %25 Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzari ematen zaio zuzenean. Aurreko urteetan bezala, Zumaian ere eskaerak egiteko aukera izango da, bi modutara:

  1. -Online: www.errigora.eus webean.
  2. -Inpernupe tabernan.

Gogoratu eskaerak egiteko azken eguna asteartea izango dela.