Xirurentzako bertsoak

Baleike 2017ko urr. 30a, 20:42

Joxe Manuel Azkue Xiruri atzo egindako omenaldi ekitaldian, Josu Manzisidorrek bertso batzuk abestu zituen, oroigarriaren aurrean. 

Hauek dira abestu zituen bertsoak:

Betiko bueltatxua
Betiko norantza
Algorri, Elorrixa
Itxaspe, Arantza
Xiru zu hola galtzea
Degu golpe latza (bis)
Justu hemen gertatu
Behar zuen antza
Baina zu oroitzeak
Urrun garamatza.

Ezagutu zaitugu
Lagun deitzeko lain
Hondarribi, Aralar
Ainsa, Sorogain
Bazter asko dagola
Zuk ezagutu zain (bis)
Zenbat errekazulo
Baso ta mendi-gain
Zu gurekin joango
Zarelako orain.

Sastrakaseko bihotz
Sei urte inguru
Lagundu behar zenean
Zeu guztien buru
Norabait iristean
Eduki seguru (bis)
Sagardo botila bat
Irekiko degu
Xiru beti gogoan
Izango zaitugu.
 
Doinua: Gogoratuko zara