Joxe Manuel Azkue 'Xiru'-k omenaldia jaso zuen atzo

Baleike 2017ko urr. 30a, 13:32

Abuztuaren amaieran zendu zen Joxe Manuel Azkue Xiru omentzeko bizikleta irteera egin zuen atzo Sastrakas mendiko bizikleta taldeak. Bizikletan Elorriagara joan ziren eta haren omenez egindako oroigarriaren bueltan elkartu ziren lagun eta familiartekoak. Lore eskaintzak ere egin ziren, bai oroigarriaren aurrean, baita Itziarko hilerrian ere, istripu baten ondorioz zendu zen Azkueren alde.