Kandido Uranga protagonista duen Errementari larunbatean emango da Donostian

Baleike 2017ko urr. 25a, 18:01

Euskal mitologian oinarritutako Patxi Errementeri pertsonaia berreskuratu zuen Aita Barandiaranek eta orain Paul Urkijok zinetako pantailara eraman du Errementari izeneko pelikulan. Sitgeseko jaialdian aurkeztu ondoren, asteburu honetan Donostiako Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren 28. astean emango da. 

Kandido Uranga aktore zumaiarrak protagonizatutako pelikula da hau. Pelikulan ikus daitezkeen beste zenbait aktore Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy, Ramón Agirre, Josean Bengoetxea, José Ramón Argoitia eta Gorka Aguinagalde dira. 

Pelikula larunbatean emango da, hilaren 28an, 19:30ean, Antzoki Zaharrean. Sarrerak dagoeneko agortuta daude. 

Hemen ikus dezakezue filmaren trailerra.