Kandido Uranga: “Nire alderik ilunenak bilatu ditut Patxiren azalean sartzeko"

Baleike 2017ko urr. 12a, 16:31

Patxi errementaria ipuin herrikoian oinarritutako fantasiazko filma da Errementari, eta protagonistaren azalean sartu da Kandido Uranga. "Esperantza handia" du lanak egingo duen bidean.

XIX. mendearen bukaeran kokatzen da Errementari filma, Arabako herrixka batean, eta mito bat du oinarrian: “Deabruari arima saltzen zaio, eta ez da oso negozio ona hari arima ezeren truke saltzea; gero, gehiegi ordaindu behar da”. Kandido Urangak (Zumaia, 1955) hezurmamitu du Patxi errementaria.

Deabrua bera ere engainatzeko gai den errementaria da Patxi. Hain gaiztoa al da?

Ez dakit. Ni naiz, nik egin nuen Patxirena, eta nik ez nuke esango neure burua beldurgarria… [isilunea]. Patxiri hainbat gauza gertatu zaio, eta horrelako biziezin moduko bat dauka. Ez dago gustura bere buruarekin, gertatu zaionarekin. Deabruarekin akordio bat egin zuen, eta engainatua sentitzen da. Deabruak errespetatu du bere hitza, baina ez Patxiren nahia edo ustea. Hortik aurrera, asko kostatzen zaio bizirik irautea ere, nahiago luke ez existitzea, baina arrazoi bakarra dauka existitzeko: mendekua. Ez du bere burua inondik inora ikusi nahi; ispilurik, distirarik edo ur putzurik balego, ez litzateke bere aurpegia horietan begiratzeko gai ere izango. Gaiztoa da? Ez dakit gaiztoa den; erlatiboak dira ontasuna eta gaiztotasuna.

Urola Kostako Hitzan elkarrizketatu dute Kandido. Hemen irakurri dezakezue elkarrizketa bere osotasunean.