Urolako bidegorri sarearen inguruko herri batzarra egingo da asteazkenean

Baleike 2017ko urr. 23a, 14:08

Zumaia eta Legazpi bidegorriz lotzeko zati txiki bat besterik ez da falta, Narrondo eta Iraeta artekoa, hain zuzen ere. Era horretan Urola bailara bidegorri sare baten bidez lotuta geratuko litzateke. Larunbatean bizikleta martxa egingo da eskaera hori aldarrikatzeko. Aurretik, asteazkenean, herri batzarra egingo da Zumaian, Alondegiko bigarren solairuan, 19:00etan.

Hainbat eragile, Arroa Beheko Auzo Elkartearen ekinbideari jarraituz, lanean ari dira zati hori amaitu, eta Urola bailara sare horren bidez lotzea eskatzen. Larunbatean bizikleta martxa egingo da. Bi adar izango ditu martxa honek. Bata Lasaotik aterako da 10:30ean eta bestea Zumaiatik 11:30ean. Biek bat egingo dute Arroa Behean, autopistako sarrerako biribilgunean.

Bideo honetan ikus dezakezue bailarako hainbat herritar eskaera honekin bat egiten.