Iraetatik Narrondora bidegorria aldarrikatzeko martxa egingo dute hilaren 28an

Baleike 2017ko urr. 20a, 15:22
Argazkia: Arroako bidegorriaren aldeko taldea

Arroa Beheko bidegorriaren aldeko taldeak, Zestoako Astindu taldearekin elkarlanean, martxa antolatu du hilaren 28rako. Iraetatik Narrondora falta den bidegorria zatia egitea, eta, beraz, Urola bailarako sare osoa amaitzea eskatuko dute martxaren bidez, eta bi ibilbide izango ditu.

Ibilbide bat Lasaotik Arroako autobideko biribilguneraino izango da. Ibilbide horretakoak 10:30ean abiatuko dira Lasaotik, eta Zestoa eta Iraeta zeharkatuko dituzte, biribilgunera iritsi arte; beste ibilbidea, berriz, Zumaian hasiko da. 11:30ean, Beheko Plazatik irtengo dira txirrindulariak, eta Narrondo eta Arroa Behetik igaro ondoren, beste ibilbidekoekin elkartuko dira biribilgunean. Behin guztiak elkartuta, 12:30ean ekitaldia egingo dute han. Ondoren, festa izango da Arroa Behean, musikarekin eta pintxoekin.

Urola Kostako Hitzak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue albistea.