Zertarako dira?

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2017ko ira. 10a, 18:41

Azkenaldian erakunde publikoek gero eta gehiagotan aldez aurretik iragartzen dizkigute zer lan eta zertarako egingo dizkiguten, jakinaren gainean egoteko eta beraien lana nabarmentzeko. Ez da hori gertatzen, ordea, Paoleko barrako lanekin, eta badaukate nolabaiteko giro misterotsua, taosaz inguratuta baleude bezala.

Lehendik ere izan ditut hemen mintzagai Paoleko barrako obrak (adibidez, hemen). Baina gaurkoan galdera batekin natorkizue: baten batek ba al daki zer edo zertarako diren Talaiperen aurrean altxatu dituzte egitura hauek? Eskertuko nuke arrastoren bat...