Ohla eta Enbilek 'Supercampeones' txapelketako finalerdia irabazi dute, Miarritzen

Baleike 2017ko ira. 7a, 15:05
Argazkia: Jai Alai News

Supercampeones txapelketako lehen finalerdia jokatu zen atzo, Miarritzeko Euskal Jai frontoian. Bi zumaiar neurtu ziren partida honetan. Gotzon Enbil Christophe Olharekin, Iñaki Osa Goikoetxea eta David Minvielle-en aurka. Lehenak izan ziren irabazleak.

Finalerdi lehiatua izan zen eta hiru setetan erabaki zen. Lehena Goikoetxea eta Minvielle-ek irabazi zuten 13-15 emaitzarekin. Bigarrenean Olha eta Enbil nagusitu ziren 15-13 emaitzarekin eta partida erabakiko zuten hirugarrengo setean Olha eta Enbil izan ziren irabazleak 5-4 emaitzarekin. 

Kroniken arabera, Enbil izan zen lau pilotarien artean onena, partida galanta jokatu ondoren.

Astelehenean, hilaren 11n, jokatuko da bigarren finaleria: Egiguren-Irastoza, Olharan eta Etchetoren aurka. Finala hilaren 13an jokatuko da.