Jai Alai World Tourreko bigarren finalerdia jokatuko da ostiralean Aitzurin

Baleike 2017ko ira. 6a, 15:01

Jai Alai World Tourreko Zumaiako Mastersari dagokion bigarren finalerdia jokatuko da ostiralean Aitzuri frontoian. 20:00etan hasiko da jaialdia eta bi partidaz osatuko da. Irabazleek aurreko finalerdian nagusi izan ziren Olha eta Imanol Lopez izango dituzte zain.

Bi partidaz osatzen da jaialdia. Lehenbizi, afizionatu mailako partida jokatuko dute Donostiako eta Gasteizko bikoteek. Jarraian, partida nagusia jokatuko dute Egiguren eta Gotzon Enbil zumaiarrak, Olharan eta Inzaren aurka. 

Masters Serieseko jaialdi denetan egingo den bezala, marmitakoa eta txakolin edo sagardoa emango zaie bertaratzen direnei.

Sarrerak Lubaki kiroldegian daude salgai, 12 euroan. Ostiralean bertan frontoiko leihatilan izango dira salgai, 19:30etik aurrera. 

Erlazionatuak