Nerabeentzako jokoak egingo dira, bihar, Kuadrilla Egunean

Baleike 2017ko abu. 18a, 10:19

Bihar herrian egingo den Kuadrilla Eguneko egitarauaren baitan, Udaleko Berdintasun Sailak nerabeei zuzendutako ur jokoak antolatu ditu. 12 eta 17 urte bitarteko haurrei zuzendutako jokoak izango dira. Arranplan egingo dira, 16:30etik aurrera.

Itxas-Gain elkarteko kideen laguntzarekin bideratuko dira joko hauek. Egingo diren jokoen artean kukaina, urpekaritza, piragua lasterketa, zipriztin txapelketa eta lokotx bilketa uretan izango dira. 

Erlazionatuak