Kuadrilla Eguna izango da larunbatean herrian

Baleike 2017ko abu. 16a, 13:36

Abuztuko hirugarren asteburua eta, orain ere, jai giroa izango dugu herrian. Gala Gaua eta Euskal Jai Egunaren ondoren, larunbat honetan Kuadrilla Eguna izango dugu Zumaian. Tartean, Dardara Musika Kolektiboak antolatutako musika jaialdia izango da. 

Hemen duzue eguneko egitaraua. Kamiseta koloretsuak janztea zuen kontu.

  1. 11:30 Odietan gaztetxoentzat kuadrilla arteko jolasak.
  2. 14:00 Torreberrin bazkaria (norberaren kontu, postrea emango da).
  3. 17:00 Torreberrin hasita elektrotxaranga: Matraka.
  4. Ordu berean arranpla inguruan ur jolasak.
  5. 18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan, haurrentzat festa: Txapela Buruan eta dantza munduan.
  6. 18:30 Rock kontzertuak Amaia plazan Dardara Fest 2017: NIZURI TAZUNERI, MARLIK eta CECILIA PAYNE.
  7. 19:00 Beti Jai Fanfarrearen kalejira.
  8. 22:30 Kofradian Arima Cool diskoteka.
  9. 23:00 Rock kontzertuak Amaia plazan Dardara Fest 2017:SERMONDS, THE RIFF TRUCKERS eta SEÑOR NO.