Tapa Pala 2

[BIDEOA] Badator 'Tapa Pala!' saioaren bigarren denboraldia

Baleike 2017ko uzt. 28a, 16:39

Datorren ostegunetik aurrera arraun kontuak izango ditugu Tapa pala! saioaren bigarren denboraldian. Aurten bulegoko zulotik irten eta trainerura igoko gara Felix Aizpuruaren eskutik, kirol eder honen oinarriak bertatik bertara ezagutzeko. Felixekin batera, hainbat lagunek hartuko dute parte zazpi kapituluz osatutako erreportaje sortan. Erne beraz, abuztuaren 3tik aurrera, ostegunero Tapa pala! Baleike.eus webgunean.