'Tapa pala II' saioak irabazi du 2017ko Tokikom sarien ikus-entzunezko onenaren saria

baleike 2017-10-27 13:49   Gizartea

'Tapa pala II' saioak irabazi du 2017ko Tokikom sarien ikus-entzunezko onenaren saria

Gaur goizean Usurbilgo Sutegi antzokian banatu dituzte Tokikom 2017 sariak, eta udan zehar Felix Aizpuruak gidatu duen 'Tapa pala II' saioak jaso du ikus-entzunezko onenaren saria. Arrauna ikuspuntu didaktiko batetik aurkeztea izan da saioaren helburu nagusienetako bat.

Tapa Pala! [azkena]: "Patroiarentzat garrantzitsuena itsasoa sentitzea da"

Baleike 2017-09-11 09:05   Kirola

Estropada gogoangarria izan zen atzo Kontxako Banderan. Patroiaren figura inoiz baino gehiago nabarmentzen da halako baldintza zailetan. Baina, nola aukeratzen da patroia? Zein da bere zeregina traineruan? Ziaboga on edo txar baten arabera epaitu behar al da? Patroiari buruz aritu gara Tapa Pala!-ren azken saioan.

[BIDEOA] Tapa Pala: Arraunketa

Baleike 2017-09-07 09:53   Kirola

Tapa Pala saioko kapitulu honetan arraunketari buruz hitz egingo da. Zer arraunketa mota eta estilo dauden aztertuko dituzte Joseba Aristi patroi ohiak eta Rafa Gonzalez Txabarri prestatzaile fisikoak. 

[BIDEOA] Tapa pala: Neurrien buruhaustea

Baleike 2017-08-31 09:58   Kirola

Neurriak izaten dira askotan entrenatzaileen buruhausterik handiena. Trainerua arraunlariari nola egokitzen zaion, eta ondoren trainerua orekan jartzeko izaten diren lanak azalduko ditugu Tapa Pala!-ren bosgarren saioan.

[BIDEOA] Tapa Pala: Nola bizi dute estropada arraunlariek?

Baleike 2017-08-24 08:11   Kirola

Gaurko saioan ontzira igo eta arraunlariak estropada traineru barrutik nola bizi duen kontatuko digute Jokin Urkidi eta Felix Aizpurua arraunlari ohiek. Tartean, ontzi barruko bizipenak eta anekdotak ere bai; eta duela hogei urte, San Bartolome egunez, Errioxan irabazi zuten bandera bereziaren ingurukoak ere azalduko dituzte Tapa Pala! saioaren atal berezi honetan.

[BIDEOA] Tapa pala: Arraunak

Baleike 2017-08-17 08:42   Kirola

Arraunen inguruan ere bada zer ikasi. Hemen daukazue Tapa pala! saioaren hirugarren atala.

[BIDEOA] Tapa Pala: Arraunlariak

Baleike 2017-08-10 08:36   Kirola

Ontziei buruzko azalpenen ondoren, bigarren kapitulu honetan arraunlarien inguruko kontuak azalduko ditugu. Gorpuzkeran izan den bilakaera, traineru barruan zeregin berezia duten postuak...

[BIDEOA] Tapa Pala: Ontziak

Baleike 2017-08-03 09:15   Kirola

Bueltan da Tapa Pala saioa. Bigarren denboraldiko lehen kapituluan arraunerako erabiltzen diren ontzien inguruko azalpenak bildu ditugu. Traineruak barrutik dauzkan osagaiak, ontzien bilakaera, aurrera begira egin daitezkeen hobekuntzak...

[BIDEOA] Badator 'Tapa Pala!' saioaren bigarren denboraldia

Baleike 2017-07-28 16:39   Kirola

Datorren ostegunetik aurrera arraun kontuak izango ditugu Tapa pala! saioaren bigarren denboraldian. Aurten bulegoko zulotik irten eta trainerura igoko gara Felix Aizpuruaren eskutik, kirol eder honen oinarriak bertatik bertara ezagutzeko. Felixekin batera, hainbat lagunek hartuko dute parte zazpi kapituluz osatutako erreportaje sortan. Erne beraz, abuztuaren 3tik aurrera, ostegunero Tapa pala! Baleike.eus webgunean.