Urrezko domina irabazi du gaur Iñigo Peñak K4arekin

Baleike 2017ko uzt. 16a, 13:32

Asteburu borobila osatu du Iñigo Peñak Bulgarian jokatu diren Europako Piraguismo Txapelketan. Atzo brontzezko domina irabazi zuen K2 1.000 metroko proban, Francisco Cubelosekin, eta gaur podiumeko goiko koskaraino igo da Espainiako K4 ontziko Cubelos, Cabañin eta Walz taldekideekin.

Poloniako ontzia izan da bigarren, segundo laurdenera; eta hirugarren postua Slovakiak lortu du, hauek ere segundo erditik beherako tartean. Hiru ontziak pare-parean iritsi dira, baina Espainiakoak sartu du muturra lehen postuan.

Sailkapena: k4 1.000 metro

1. Espainia (2:54.374)
2. Polonia (2:54.658)
3. Eslovakia (2:54.666)
4. Txekiar Errepublika (2:56.734)
5. Alemania (2:56.878)
6. Bielorrusia (2:58.106)
7. Serbia (2:59.886)
8. Errusia (3:00.154)
9. Hungaria (3:03.970)