Brontzezko domina Peña eta Cubelosentzat Europako Txapelketan

Baleike 2017ko uzt. 15a, 11:07
Peña eta Cubelos, helmugara iritsi berri.

Iñigo Peñak beste lorpen handi bat gehitu du bere palmaresera: Europako Txapelketako brontzezko domina irabazi berri du Francisco Cubelos kidearekin, K2 1.000 metroko proban. Alemania izan da txapeldun eta Serbia bigarren. 

Denboraldi bikaina ari dira osatzen Iñigo Peña eta Francisco Cubelos. Munduko Kopan bi proba irabazi eta gero, gaur Europako Txapelketan brontzezko domina lortu dute. Hasieratik gogor abiatu dira eta lehen postuetan egin dute ia estropada osoa. Lehen 250 metroak hirugarren postuan pasa eta gero, Hungariako ontzia gainera etorri zaie estropadaren erdialdean, baina azken txanpan berriro erritmoa bizitu eta azkenean Espainiako K2arentzat izan da podiumeko hirugarren koska.

K2 1.000 metro (finala)

1. M. Hoff / M. Gross (Alemania)
2. M. Tomicevic / M. Zoric (Serbia)
3. F. Cubelos / I. Peña (Espainia)
4. T. Hufnagel / R. Ilyes (Hungaria)
5. O. Siniavin / M. Spesivtsev (Errusia)
6. R. Nekriosus / A. Oliknik (Lituania)
7. N. Ripamonti / G. Dressino (Italia)
8. P. Miadzvedzeu / I. Baicheuski (Bielorrusia)
9. C. Pretzmann / M. Graversen (Danimarka) 

 Munduko Txapelketa izango dute hurrengo erronka.