Erriora eroritako kotxea gaur goizean atera dute

Baleike 2017ko eka. 11a, 17:01
Argazkia: Bittor Bengoa Altuna

Goizeko lehen ordutan atera dute gaur asteazken gauean erriora erori zen kotxea. Garabi baten laguntzarekin atera dute azken egunotan ur azpian egon den BMW markako autoa.

Gertakaria asteazken gauean, 22:45ak aldera gertatu zen, gidariak kotxea abiada bizian jarri zuenean. Bidegorria eta aparkalekuak banatzen dituen hormigoizko pretila jo eta hegan atera zen. Gidaria bere kabuz irten zen kotxetik.

Gau horretan, kotxea zegoen lekuan buia bat jarri zuten Gurutze gorriko urpekariek, ingurutik pasatzen diren ontzien kontutan izan zezaten.