Autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira bihar Zarauzko triatloiagatik

Baleike 2017ko eka. 9a, 12:22

Bihar Zarauzko Triatloia jokatuko da eta horrek eragin handia izango du eskualdeko trafikoan. 14:00etatik 17:45era bitartean. N-634 errepidea itxita egongo da Zarauzko norabidean. Autobus zerbitzuetan ere izango dira aldaketak, Lurraldebusek adierazi duenez. 

Honek Zumaiatik atera edo igarotzen diren lau lineatan izango du eragina. Hemen dituzue bihar izango diren aldaketak. Informazio gehiago 900 300 340 telefonoan aurkituko duzue.

Zumaia-Donostia linea.
Zumarraga-Zumaia linea.
Ondarroa-Mutriku-Deba-Zumaia linea.