Kauldi Odriozola Munduko Txapelketarako deitu dute

Baleike 2017ko eka. 2a, 15:25
Kauldi Odriozolak eta Ander Torriko urrea irabazi zuten iaz Europako Txapelketan.

Uztailaren 22tik aurrera, Aljerian junior mailako Munduko Eskubaloi Txapelketa jokatzeko aukera izango du Kauldi Odriozolak.

Aurten ere oporraldi motza izango du Kauldi Odriozolak, Espainiako selekzioaren deia jaso baitu nazioartean lehiatzeko. Kauldik denboraldi borobila osatu du Bidasoan eta Espainiako hautatzaileek konfiantza handia dute beregan. Urteak daramatza Europako eta munduko txapelketak jokatzen, eta aurten ere junior mailako Mundialean izango da, okerrik ezean.

Ekainaren 13an bilduko dira jokalari guztiak eta udan zehar entrenamendu saioak eta prestaketarako zenbait partida jokatuko dituzte. Munduko Txapelketa uztailaren 22an hasiko da eta abuztuaren 1ean jokatuko da finala. Tunisia, Mazedonia, Brasil, Burkina Faso eta Errusia izango dira Espainiaren aurkariak lehen faseko C multzoan.