Azaroaren 25aren inguruko ekintzak egingo dira astearte eta asteazkenean, Emakunderen autobusean

Baleike 2016ko aza. 21a, 20:41
Argazkia: Emakunde

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira Udalak antolatutako ekintzen baitan, bihar, asteartean, eta asteazkenean, Emakunderen autobus ibiltaria Beheko Plazan izango da. Erakusketa bat eta zenbait ekintza egingo dira bertan. 

Zumaiako Berdintasun Foroaren erakusketa bat muntatuko da autobusean bertan. Horrez gain, bihar, 18:00etatik aurrera, mahai-inguru bat egingo da. "Gure helburua da Berdintasun foroaren papera zein den erakustea herritarrei, zein helburu dituen, nork hartzen duen parte, etab. Horretarako mahai-ingurua egingo da", azaldu du Karmele Gomezek, Udaleko Berdintasun Teknikariak. 

Azaroaren 23an, goizean, 10:00etatik 12:00etara, soldadura eskolakoekin tailer bat garatuko da maskulinitateei buruz, eta arratsaldean, herriko nerabeekin (Gaztegunearen laguntzaz) tailer berezia egingo da azaroaren 25eko esanahia lantzeko. Hau ere 18:00etan izango da.