Zozkatu ditugu 'Hey bro! Hipster show' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2016ko aza. 2a, 09:59

Hey bro! Hipster show komedia izango da ostiralean 22:00etan Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu bazkideen artean.

Saridunak honakoak dira: Maitane Esteibar, Agustin Zubimendi Lopetegi eta Ihintz Linazisoro Garate. Aretoko leihatilan izango dituzue sarrerak zain. Zorionak. Besteoi gogoratu sarrerak salgai daudela turismo bulegoan, 6 euroan; 4 euroan Gazte Txartelarekin edo Aita Mari lagun izanda. 

Erlazionatuak

Hey Bro! Hipster Show

Baleike 2016 urr 28 Zumaia