2016/11/04 22:00etan

Antzerkia

Hey Bro! Hipster Show

Hey Bro! Hipster Show
Aita Mari aretoa, Zumaia

Hipsterra, jaio ala egin egiten da? Zu zeu, hipsterra ote zara, zarenik jakin gabe? Zer izan zen lehenago: Hipsterra ala oiloa? Galdera horiei eta beste askori erantzungo die Rafael Maza komediante ospetsuak. Solo Fabiolo ikuskizun glamourosoaren ondoren, hemen dator berriro gure garaiko pertsonaiarik coolenarekin: "Homo Histerra".

Gure Hipsterra antzokian agertu da (antzokia cool center bihurtu dugu horretarako) modernotasunaren aingeru bat bailitzan, gaur egun sorkuntzak duen erronkari buruzko kezkak baretzeko helburuz, ikus-entzuleekiko coworkingaren bitartez.

Eskain diezaiogun ordubete hau, sinergia transzendentalez betea: bere arima post-a biluztuko digu, jatorri retroaz hitz egingo, bloga erakutsiko, eta haren adiskiderik hautenak ezagutuko ditugu, diseinuaren, modaren, indie zinemaren eta arkitekturaren eremukoak.

Maistreametik urruntzen lagunduko diguten trikimailutxoak eta moduak ikasiko ditugu, geure startupa sortuko dugu, wifiduna eta wifi gabea.

HEY BRO! HIPSTER SHOW! Nola galdu halakorik?

Hizkuntza: gaztelaniaz.