Game of Thrones

Game of Thrones: castingean parte hartzeko eskakizunak

Baleike 2016ko urr. 5a, 20:51

ModExpoR internacional agentziak eman berri du Game of Thones telesailerako Zumaiako eta iparraldeko castingean parte hartzeko eskakizunak. 

Honako hauek dira eskakizunak, agentziaren Facebook orrian irakurri dugunez.

  1. - Gizonezkoentzat bakarrik.
  2. - Adinez nagusiak diren gizonezkoentzat bakarrik.
  3. - Presentziala izango da.
  4. - Bertakoek, eskualdekoek edo probintzikoek izango dute lehentasuna.
  5. - Estra edo figurante lanak egiteko castinga da, ez aktoreentzako castinga.
  6. - Hemen bizi diren kanpotarrek eta Kanpotarren Identifikazio Zenbakia dutenek parte hartu ahal izango dute.

Ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Deialdia asteburuan argitaratuko du.