'Game of Thrones'-en agertu dira Zumaiako arraunlariak

Baleike 2017-08-16 14:43   Kultura

'Game of Thrones'-en agertu dira Zumaiako arraunlariak

'Game of Thrones' telesaileko bosgarren kapituluan agertu dira Telmo Deuneko arraunlariak.

Zumaiak Dragonstoneko dekoratua izaten jarraitzen du

Zumaiak Dragonstoneko dekoratua izaten jarraitzen du

Baleike 2017-08-14 13:39   Kultura

Aurrera dirau Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldiak. Zumaian errodatutako irudiak ikusteko aukera izan da berriro ere. Laugarren kapituluan Itzurungo kobetako bat agertu zen, argazkian ikus daitekeen bezala. Izango ote da Itzurun/Dragonstoneko irudi gehiago? Zain egon beharko da.

Itzurungo irudiak 'Game of Thrones'-en hirugarren kapituluan

Itzurungo irudiak 'Game of Thrones'-en hirugarren kapituluan

Baleike 2017-08-01 10:04   Kultura

Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldiko lehen kapituluan dragoiak ikusi genituen hegan Itzurun gainean. Daenerys ere hondar gainean oinez ikusteko aukera izan zen. Bigarren kapituluko 'lehortearen' ondoren, hirugarrengoan Zumaian grabatutako irudi gehiago ikusteko aukera izan genuen. 

Horrela agertu da Itzurun 'Game of Thrones'-eko lehen kapituluan

Baleike 2017-07-18 10:20   Kirola

Atzo estreinatu zen Game of Thrones-eko zazpigarren denboraldia. Lehen kapituluaren amaieran azaldu da Itzurun. Hemen ikus dezakezue eszena hori. Ikusgarria nola sortu duten inguru berri bat Itzurun eta Gaztelugatxe batuz.

I wanna go there

Erabiltzailearen aurpegia Josu Waliño 2017-07-17 15:24   Kultura

I wanna go there

Estrenatu da "Game of Thrones" denboraldi berria, mundu osoan milioika pertsonek jarraitu dute hasiera, eta lehen kapituluan Zumaia agertu da. Horrekin batera, ikusleen lehen erreakzioak zabaldu dira sareetan: "I wanna go there".

Goizaldean estreinatuko dute 'Game of Thrones'-en zazpigarren denboraldia

Baleike 2017-07-16 19:48   Kultura

Goizaldeko 3:00etan estreinatuko dute denboraldi berriko lehen kapitulua, Movistarren eta HBOren ordainpeko kate eta plataforma digitaletan. Joan den urrian Zumaian egindako grabazioen emaitza ikusteko ordua iritsi da telesaileko jarraitzaileentzat. Bitartean, trailer honetan ikus ditzakezue Itzurun ageri den zenbait plano.

Game of Thrones: Itzurungo irudiak trailer berrian

Game of Thrones: Itzurungo irudiak trailer berrian

Baleike 2017-06-21 21:11   Kultura

Gero eta hurbilago dago Game of Thrones telesailaren 7. denboraldiko estreinu eguna. Uztailaren 16an estreinatuko da Estatu Batuetan eta egun bat geroago, hilaren 17an, Europan. Amu bezala, beste trailer bat aurkeztu du HBO ekoizpen etxeak eta bertan Zumaiako irudiak ikus daitezke. 

HBO kateak 'Game of Thrones' telesaileko irudi berriak argitaratu ditu

Baleike 2017-06-15 10:12   Kultura

HBO kateak 'Game of Thrones' telesaileko irudi berriak argitaratu ditu

Zazpigarren denboraldia hasteko hilabete faltan, uztailaren 17an da estreinaldia, HBO kate estatubatuarrak 'Game of Thrones' telesaileko irudi berriak argitaratu ditu.

Zumaiako irudiak 'Game of Thrones'-en azken trailerrean

Baleike 2017-05-24 22:23   Kultura

Gero eta gutxiago falta da Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldia estreinatzeko. Egun handiaren atarian, beste trailer bat plazaratu du HBO ekoizpen etxeak. Bertan, une gutxi batzuetan bada ere, Zumaiako irudiak agertzen dira. 

'Game of Thrones' telesailaren 7. denboraldiko argazki sorta bat argitaratu du HBO kateak

baleike 2017-04-21 09:54   Kultura

'Game of Thrones' telesailaren 7. denboraldiko argazki sorta bat argitaratu du HBO kateak

HBOk kaleratu berri duen argazki bilduman, Itzurunen grabatutako eszena batzuk ikusi daitezke.