Olarro Eguneko brotxeten prestatze lanak egingo dira gaur eta bihar

Baleike 2016ko ira. 14a, 11:30

Larunbateko Olarro Egunean 25.000 brotxeta ingurua jarriko dira salgai txosnetan. Horretarako 800 kilo olagarro erabiliko dira. Gaur eta bihar brotxeta hauek prestatzeko lanak egingo dira.

Eguraldiaren iragarpenak onenak ez direnez, prestatze lanak Sagarbideko frontoian egingo dira. Gaur bertan, 17:00etan, txosnetan lan egingo duten talde bakoitzeko seina lagun arituko dira olagarroa erroak mozten eta bihar, ordu berean, Sagarbiden baita ere, olagarro zati horiekin brotxetak prestatuko dituzte.

Erlazionatuak