Badator Olarro Eguna: egitaraua

Baleike 2016ko ira. 9a, 10:36

Datorren larunbatean, hilaren 17an, ospatuko da Zumaian Olarro Eguna. Batel estropadak, lehiaketa gastronomikoa eta milaka olagarro brotxeta izango dira egun osoan herriguneko hainbat lekutan.

Hemen duzue aurtengo Olarro Eguneko egitaraua:

Irailak 16, KOFRADIAN. 

  • 19:30ean Olagarroarekin egindako SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA

OLARRO EGUNA, irailak 17 

  • 09:00etan DIANA txistulariekin.  
  • Goiz partean XII. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea turismo bulegoan 09:00etatik 10:00etara.
  • 10:00etatik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: XIII. LEHIAKETA GASTRONOMIKOA, herriko elkarte eta koadrilen artean.
  • 10:30etik 14:30era Amaiako plazan, Elikagaien azokA
  • 11:00etan hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK Gernika parkean. Zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea… Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
  • Goiz partean, Olagarro-zopa eta BROTXETAK txosnetan. Amaiako plazako txosnan, zeliakoentzat olagarro-zopa egongo da. 
  • 11.00etan, Flyscheko olagarroa bisita gidatua euskaraz. Informazioa turismo bulegoan.
  • 11:00etatik 13:00etara, Algorri Ezagutza Etxean 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrak.
  • 11:00etatik 14:00etara atea zabalik KOFRADIAN, arrainen salmenta aretoa ikusteko.
  • 11:15ean hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat. 
  • 12:00etan BEHEKO PLAZA eta Lezamako EKIDAZU ABESBATZEN SAIOAK herrian zehar.
  • 12:30ean bisita gidatua erderaz, El pulpo del Flysch. Informazioa turismo bulegoan. 
  • 13:00etan LEHIAKETA GASTRONOMIKOKO epaia eta sari-banaketa. 
  • 13:30ean kalejira JOXE MENDIZABALEN eskutik.
  • 14:30ean HERRI BAZKARIA, JOXE MENDIZABALEN musikak alaiturik, Eusebio Gurrutxaga plazan. Bazkalostean estropada eremura kalejiran abiatuko gara.
  • 17:00etan koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO X. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.  Itsas kiroldegi parean izango da irteera eta Txomin Agirre kaian emango da ziaboga.  
  • 17:00etatik 20:00etara atea zabalik KOFRADIAN, arrainen benta aretoa ikusteko.
  • 17:00etan hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK,  Arranpla parean. Piraguak eta uretako jolasak Itxas-Gain Elkarteak antolatuta. 
  • 18:00etan BETIJAI fanfarrea herriko kaleetan.
  • Arratsaldez, txosnetan olagarro-brotxetak. 
  • 20:00etan Kofradian, OLARRO EGUNEKO X. bandera emango da. 
  • Jarraian, Kofradian BIDE BATEZ taldearen lehen saioa gaztetxoenentzat.  
  • 22:30ean erromeria BIDE BATEZ taldearekin. 
  • 22:30ean Amaiako plazan herriko gazteek eskainita: DEIADAR rock ikuskizuna eta jarraian DJ GOIKO eta DJ URANGA.