Arraunlarien denboraldi amaierako bazkaria

Baleike 2016ko ira. 10a, 15:14

Maila galduaz amaitu zuen Telmo Deunek arraun denboraldia, baina horrek ez die ahotik irribarrea kendu, lan duina eginda esan dutelako agur. Gaur denboraldi amaierako bazkaria izaten ari dira Zelai talasoterapian. Hasteko, zirkuitua egin dute eta ondoren mahaiaren inguruan elkartu dira.