Olarro Eguneko herri bazkarirako txartelak salgai daude

Baleike 2016ko ira. 10a, 15:04

Datorren larunbatean, hilaren 17an, Olarro Eguna izango dugu herrian eta horren baitan herri bazkaria Beheko plazan. Turismo bulegotik jakitera eman dutenez, bazkarirako txartelak salgai daude jada, 8 euroan helduenak eta 5 euroan haurrenak.

Kamisetak eta zapiak, berriz, asteartetik aurrera izango dira salgai. Kamisetak 8 euroan eta zapiak euro batean.

Erlazionatuak