Hasi da kale food market ekimena

Baleike 2016ko ira. 9a, 15:08

Gaur eguerdian jarri da martxan Kale food market izeneko ekimena. Azkenean artisauek huts egin dute eta agindutako furgonetetatik batzuek gaur ez dute Zumaian geldialdirik egin, baina, hala ere, bertaratu diren jatetxe ibiltariak hasi dira lanean.

Parrila argentinarra, gourmet hanburgesak, falafelak eta kroketak eta gailetak izan dira, besteak beste, Beheko plazan. Bina kontzertua ere izango dira ekimenak iraungo duen bi egunetan.