Kalefood marketeko ekitaldien ordutegia zehaztu da

Baleike 2016ko ira. 8a, 17:33

Postuak muntatzen aritu dira gaur goizean.

Kalefood market ekintza ibiltaria Zumaiara helduko da asteburu honetan. Bihar eta larunbatean, eguerditik aurrera, bederatzi food truck (furgoneta barruan doan jatetxeak) eta hamahiru artisautza postu jarriko dira Beheko plazan. Musika saioak ere izango dira.

Hemen duzue bi egun hauetarako prestatutako ekitaldi sorta eta ordutegiak:

Ostirala

12:00etan, ekitaldiaren hasiera.

16:00etan, Arrow & Bone taldearen emanaldia.

20:00etan, Hiedra taldearen musika ikuzkizuna.

00:00etan, ekitaldiaren itxiera.

Larunbata,

12:00etan, ekitaldiaren hasiera.

16:00etan, Nogen taldearen emanaldia.

20:00etan, Malaqoda taldearen musika ikuskizuna.

00:00etan ekitaldiaren itxiera.