Herriko hamaika elkarte arituko dira lanean Olarro Egunean

Baleike 2016ko ira. 7a, 19:08

Irailaren 17an izango den Olarro Egunean txosnetan eta herri bazkaria zerbitzatzen egongo diren talde eta elkarteen zozketa egin da. Hala, egun horretan lana egiteko interesa agertu zuten hamalau taldeetatik hamaikak izango dute zeregina. 

Hauek guztietatik hamarrek txosnetan egingo dute lan eta bakar batek herria bazkaria zerbitzatzen. 

Zortzi txosna jarriko dira aurten. Arranplako, Amaiako plazako, Erribera kaleko eta Ignacio Zuloaga plazakoetan olagarro zopa emango da goizez eta brotxetak arratsaldez. Eusebio Gurrutxaga plazako, Saregileen plazako (goizez eta arratsaldez) eta Gernika parkeko bietan brotxetak bakarrik emango dira.

Hala, zozketaren emaitzak hauek izan dira:

  1. Darahli Elkartea: Ignacio Zuloaga plaza.
  2. Taosa herri irratia: Arranpla.
  3. Zumaiako Futbol Taldea: Amaiako plaza
  4. San Pedro Abesbatza: Erribera kalea.
  5. Telmo Deun arraun elkartea: Eusebio Gurrutxaga goizez.
  6. Lourdesko ospitalitatea: Eusebio Gurrutxaga arratsaldez.
  7. Inpernupe kultur elkartea: Saregileen plaza goizez.
  8. Gure Esku Dago: Saregileen plaza arratsaldez.
  9. Zumaiako Kirol Elkartea: Gernika parkea arratsaldez.
  10. Zaldi elkartea: Gernika parkea arratsaldez.
  11. Zumaiako Natur Taldea: Herri bazkaria. 

Aurten kanpoan geratu direnak Jakintza elkartea, Taosa igeriketa taldea eta Olarru sub izango dira.