Honako lekutan moztuko da trafikoa:
- Txikierdiko eta Kanterako biribilgunetan aldizka moztuko da 16:30etik 17:20ra eta 18:05etik 19:10era bi norabidetan. Auto-ilarak sortu ahal izango dira.
- Oikiara sarrera Muniosorotik (Meagas-Oikia bidegurutzea): guztiz itxiko da 16:40tik 17:10era eta 18:10etik 19:00etara.
- Oikiara sarrera Zumaiatik: guztiz itxiko da 16:30etik 17:05era eta 18:00etatik 18:55era.
- Oikiatik irteera (bi norabidetan): guztiz itxiko da 16:40etik 17:10era eta 18:10etik 19:00etara.
- Muniosorotik Aizarnazabalera (Forjas Iraeta): bi norabidetan itxita 18:15etik 19:00etara.
Oharra: Zumaian eta inguruan moztutako atalak ekiditeko AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da.