Larunbateko duatloian eta akuatloian izena emateko azken egunak

Baleike 2016ko abu. 31a, 17:29

Larunbatean, Zumaiako X. Triatloiaren baitan, sprint modalitateko triatloia (Gipuzkoako txapelketa) eta proba herrikoia jokatuko dira. Horiez gain, haurrentzako duatloia eta akuatloia izango dira. 

Zumaiako Triatloi Taldeak azaldu duenez, haurren bi proba hauetan parte hartzeko azken eguna bihar izango da. Izenak Lubaki kiroldegian eman daitezke.